Rise Against

 

Historia

Rise Against Chicagon 1999an sortutako hardcore eta punk musika taldea da.

88 Fingers Louie taldearen desegin ostean jaio zen Rise Against, hasieran Transistor Revolt izena jaso arren. Taldea gero eta melodikoago bihurtu da denboraren poderioz. Punk gordinetik aldentze horrek nahiz diskoetxe baten azpian jotzeak jatorrizko hardcore zale batzuen muzina eragin dute. Garapen horren probestua erakutsi nahian, etengabe egin dituzte birak Europan (2006koan Berri Txarrakekin), AEBetan eta Australian zehar. Barazkijaleak dira, animalien kontrako krudelkeria gogor salatzen dute eta.

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.