KEN ZAZPI

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako “Aurtengo GORakada, 1”-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean. 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.