«Merli» TV3ko serie bat da. TV3 Kataluniako telebista da, eta bertako serie guztiak katalanez ematen dira, beraz, «Merli» katalanez egina dago.
Serie honetako protagonistak batxilergoko ikasleak eta irakasleak dira, eta haien arteko gatazketan eta harremanetan oinarritzen da.
Merli Bergeron filosofiako irakasela da eta ez ditu klaseak behar bezala ematen, hau da, ez du irizpiderik jarraitzen eta klaseak bere modura ematen ditu. Ikasle gehienen irakaslerik gogokoena da, baina beste irakasleekin ez du harreman onik. Izan ere, ez zaie gustatzen nola ematen dituen klaseak.
Merli dibortziatuta dago eta seriea hasten denera arte bere semea (Bruno) amarekin bizi da. Seriea hasterakoan, Brunoren ama Erromara joaten da bizitzera, eta Bruno Merlirekin joaten da. Bruno eta bere klaseko kideek oso harreman ona dute orokorrean, baina gatazka asko daude eta haietako bakoitzak egoera desberdin batean bizi da. Serie honen helburu nagusia pertsonaien egoerak azaltzea da, pertsonen arteko desberdintasunak erakutsiz eta askatasun sexuala sustatuz.
Serie hau 2015. urtean eman zen lehenengo aldiz telebistan, arrakasta handia izan zuen eta «La Sexta»-n ematen hasi ziren. Jadanik bi denboraldi atera dituzte, eta hirugarren bat prestatzen ari dira.
«Merli» adin guztietako jendearentzat zuzenduta dago eta pertsonen jokatzeko moduak aztertzen duen serie baten bila bazaudete, animatzen zaituztet «Merli» ikustera.

Claudia Montero Ramírez