2017-2018 Ikasturterako Onarpena

Ikasle berrien 2017-2018 ikasturterako onarpen eskaera epea iristear dela Mendillorri BHIk prozeduran laguntzeko informazioa eskaintzen du.

Ikastetxearen eskaintza

Informazio liburuxa

Hautazkoen Eskaintza

Nortzuk

Onarpena bakarrik orain ikastetxean ikasten ari ez diren ikasleek egin behar dute (batez ere orain 6. mailan dauden ikasleek edo bigarren hezkuntzako institutuz aldatu nahi direnek).

Mendillorri BHIko ikasleek datorren urterako aukeragaiak zehazten dituen matrikula orria entregatu beharko du apirilaren 12a baino lehen.

Nola

Atxikitutako ikastetxeak

Mendillorri BHIk atxikitutako eskolen familientzako harrera saioak antolatzen ditu (CPEIP Mendillorri, CPEIP El Lago, CPEIP Hermanas Uriz Pí, CPEIP Beriain, Elorri HLHIP, Mendigoiti HLHIP, San Pedro HLHIP, San Miguel HLHIP, Joakin Lizarraga HLHIP).

  • Elorri HLHIP: 2017/3/22 16:30etan Aintzira eraikinean
  • Mendigoiti HLHIP: 2017/3/22 18:00etan Aintzira eraikinean
  • San Pedro HLHIP:2017/3/20 17:15etan Aintzira eraikinean
  • San Miguel HLHIP: 2017/3/20 17:15etan Aintzira eraikinean
  • Joakin Lizarraga HLHIP: 2017/3/20 17:15etan Aintzira eraikinean
  • CPEIP Mendillorri: 2017/3/14 17:00etan Aintzira eraikinean
  • CPEIP El Lago: 2017/3/16 17:00etan Aintzira eraikinean
  • CPEIP Hermanas Uriz Pí: 2017/3/13 16:45etan, CPEIP Hermanas Uriz Pí eskolan. Eta 2017/4/5an 18:00etan Aintzira erakinean bisita gidatua.
  • CPEIP Beriain: 2017/03/23 17:15etan Aintzira eraikinean

Saio hauetan ikastetxeko funtzionamendua, eskaintza eta instalazioak aurkezteaz gain, bete behar diren inprimakiak ere banatzen dira. Etorri ezin izan diren familiei eskolako tutoreen bidez banatzen dira.

Dokumentazio hau berriz tutoreei eman behar zaie martxoaren 31a baino lehen atxikitzea egiteko. Atxikitzea egiten duen ikasle orok automatikoki onartuta dago datorren ikasturterako eta egindako matrikularekin ez da inolako tramite gehiagorik egin behar.

Oharra: Ikastetxetik eta hezkuntza departamentutik atxikitze prozesua egitea aholkatzen da, honen bidez ikastetxean plaza bat ziurtatzen baita naiz eta kanpoko ikastetxe batean egindako eskaerak onartzen ez badituzte.

Atxikituta ez dauden ikasleak

Atxikituta ez dauden ikastetxeen ikasleek onarpen eskaera bat egin beharko dute hezkuntza departamentuak zehaztuko duen epean.

Familia hauentzat ikastetxeak ate ireki jardunaldi bat antolatzen du martxoaren 29an 17:00etan Aintzira eraikinean (Aintzira kalea, z/g).

Esteka honetan eman beharreko dokumentazioa agertzen da.

Onarpen kasu ezberdinei buruzko informazioa esteka honetan irakur dezakezue eta baita hezkuntzako departamentuko eskolatzeari buruzko web orrian ere.