Ikastetxeko futbito txapelketa.

Ikastetxearen egunari begira futbito ligaxka antolatu da aurten finalerdietara pasako diren taldeak erabakitzeko. Txapelketako arauak berdinak dira maila guztietan:

  • txapelketa gelaka jokatuko da. Beste gela bateko jokalari batek parte hartzen badu partida zuzenean 3-0 emaitzarekin galdutzat emango da.
  • partidoek 15 minutuko iraupena izango dute. Erlojua ez da geldituko baloiak patiotik ihes egin ezean.
  • DBHko maila guztietan talde bakoitzaren lehenengoa izango da finalerdietarako sailkatzen den taldea. Batxilergoan, talde bakoitzeko lehen biak pasatzen dira finalerdietara.
  • Sailkapenean puntu berdinketa egongo balitz, aldeko eta kontrako golen arteko diferentzia hartuko da kontuan.
  • Aintzira eraikinean irakasleak izango dira epaile. Urak eraikinean aldiz, partida bakoitzean beste talde bat dago izendatua epaile lanak egiteko. Epaitu beharreko partidara ez agertzeak 2 punturen galera ekarriko du sailkapenean.

Ikastetxeak antolatutako jardueraren baten ondorioz klase batek ezingo balu dagokion egunean jolastu, mesedez jarri harremanetan antolakuntzarekin ahal bezain azkar: posta elektronikoz (murdaniz@educacion.navarra.es) edo Telegram bidez (@mikelur) bidal daiteke mezua.

Beheko loturetan txapelketako sailkapena eta egutegia aurki daitezke.

Aintzira (1. eta 2. DBH)

Urak (3. eta 4. DBH + Batxilergoa)