Batxilergoko testu liburuen azoka 2019

Liburuak

Aurten ere batxilergoko testu liburu azoka antolatu dugu helburu bikoitzarekin: alde batetik familien egin beharreko gastuari laguntzea, eta bestetik ikasturte honetarako erositako liburuei bizitza luzatzea.

EGUTEGIA

Datozen egunetan eskuragarri egongo da ikastetxeko web orrian hurrengo ikasturterako liburuzerrenda. Liburu horiek ezagututa, honakoa izango da azokaren egutegia:

  • ekainak 24 eta 25, 10:00-12:00: liburuak ikastetxeko liburutegian jasoko dira, eta eramaleari agiri bat emango zaio ekarritako liuru guztiekin.
  • ekainak 27, 10:00-12:00: aurreko astean jasotako liburuak salgai jarriko dira. Liburuak eskaeraren arabera salduko dira, hau da, erosleak erabakiko du eskuragarri daudenen artean zein eraman.
  • uztailak 1 eta 2, 10:00-12:00: liburuak ekarri dituzten pertsonek agiria aurkeztu beharko dute idazkaritzan saldu ez diren liburuak edota dagokien dirua eskuratzeko.

     SALNEURRIA

Liburuen salneurria ezartzeko orduan gaurko egunean elkar.com-en agertzen dena hartu da erreferentzia moduan, eta hori borobildu. Adibide bat jartzearren, liburu batek 30 € balio badu erosleak 16 €tan erosiko du (erdia gehi bat) eta liburua ekarri duenak 14 € jasoko ditu (erdia ken bat). Bi euroko alde hori azokan lan egingo duten 1. batxilergoko ikasleek jasoko dute. Dirua ez zaie metalikoan emango, baizik eta 2. mailako ikasbidaian deskontu hori egingo zaie beren familiei.

     Liburuetako batzuk iazko azokan erosiak izan daitezke; kasu horretan bigarren salmenta prezioa bakarra izango da liburu guztientzat, 10 €.

Erostera etortzen zareten momentuan oso lagungarria litzateke prezio hauek aldez aurretik begiratu eta kopuru zehatzekin ordaintzea kanbioekin arazorik ez egoteko.

     LIBURU ESKURAGARRIAK

     Momentu bakoitzean eskuragarri dauden liburuak esteka honetan dagoen dokumentuan aurki daitezke.

Ikastetxeak aukeratutako liburuak hemen daude.

Edozein azalpen behar izanez gero mesedez jarri harremanetan posta elektroniko bidez Alboko Idazkaritzarekin, iespu2iz@educacion.navarra.es helbidean.