Mendillorri BHIko ikasleen ekarpenak Lur Azpian liburuan

Irailaren 12an Lur Azpian: Desobiratzeak Nafarroan liburua aurkeztu zen. Lanak 1936ko kolpe militarren ondoren pasatako zortzi hamarkadetan memoria historikoa errekuperatzeko egindako ekintzak jasotzen ditu. Horien artean aurreko ikasturtean Mendillorri BHIko ikasleek egindako bisita Eguesibarko Etxalatzeko hilobira., zein Izaro Caballerok, Irati Casadok eta Mikel Urdinenek idatzitakoa esperientzia horri buruz. Aurkezpen ondoren liburu bana jaso zuten.