2020-2021 Ikasturterako Onarpena

BERRIA

Osasun egoera dela eta Hezkuntza Departamentuak plaza eskaera on-line aktibatu du:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8464/Solicitud-de-plaza-en-Educacion-Secundaria-Obligatoria-y-Bachillerato-curso-2018-191-copia

Epea: Ekainaren 1 eta 5 bitartean.

Zalantzarik izanez gero jarri ikastetxearekin harremanetan.

Ikasle berrien 2020-2021 ikasturterako onarpen eskaera epea iristear dela Mendillorri BHIk prozeduran laguntzeko informazioa eskaintzen du.

Ikastetxearen eskaintza

Informazio liburuxa

Hautazkoen Eskaintza

Nortzuk

Onarpena bakarrik orain ikastetxean ikasten ari ez diren ikasleek egin behar dute (batez ere orain 6. mailan dauden ikasleek edo bigarren hezkuntzako institutuz aldatu nahi direnek).

Mendillorri BHIko ikasleek datorren urterako aukeragaiak zehazten dituen matrikula orria entregatu beharko du martxoaren 27a baino lehen.

Nola

Atxikitutako ikastetxeak

Mendillorri BHIk atxikitutako eskolen familientzako harrera saioak antolatzen ditu (CPEIP Mendillorri, CPEIP El Lago, CPEIP Beriain, Elorri HLHIP, Mendigoiti HLHIP, San Pedro HLHIP, San Miguel HLHIP).

  • CPEIP El Lago: 2020/03/02 17:00etan Aintzira eraikinean
  • CPEIP Mendillorri: 2020/03/03 17:00etan Aintzira eraikinean
  • Elorri HLHIP: 2020/03/04 18:00etan Aintzira eraikinean
  • Mendigoiti HLHIP: 2020/03/09 17:00etan Aintzira eraikinean
  • San Pedro HLHIP:2020/03/09 17:00etan Aintzira eraikinean
  • San Miguel HLHIP: 2020/03/09 17:00etan Aintzira eraikinean
  • CPEIP Beriain: 2020/03/12 17:15etan Aintzira eraikinean

Saio hauetan ikastetxeko funtzionamendua, eskaintza eta instalazioak aurkezteaz gain, bete behar diren inprimakiak ere banatzen dira. Etorri ezin izan diren familiei eskolako tutoreen bidez banatzen dira.

Dokumentazio hau berriz tutoreei eman behar zaie martxoaren 27a baino lehen atxikitzea egiteko. Atxikitzea egiten duen ikasle orok automatikoki onartuta dago datorren ikasturterako eta egindako matrikularekin ez da inolako tramite gehiagorik egin behar.

Oharra: Ikastetxetik eta hezkuntza departamentutik atxikitze prozesua egitea aholkatzen da, honen bidez ikastetxean plaza bat ziurtatzen baita naiz eta kanpoko ikastetxe batean egindako eskaerak onartzen ez badituzte.

Atxikituta ez dauden ikasleak

Atxikituta ez dauden ikastetxeen ikasleek onarpen eskaera bat egin beharko dute hezkuntza departamentuak zehaztuko duen epean.

Familia hauentzat ikastetxeak ate ireki jardunaldi bat antolatzen du apirilaren 6ean 17:00etan Aintzira eraikinean (Aintzira kalea, z/g).

Esteka honetan eman beharreko dokumentazioa agertzen da.

Onarpen kasu ezberdinei buruzko informazioa esteka honetan irakur dezakezue eta baita hezkuntzako departamentuko eskolatzeari buruzko web orrian ere.