Ikastetxearen Egun Birtuala

Hezkuntza komunitatea

Iritsi da oporrekin orain dugun etena markatzeko balioko digun Ikastetxearen Eguna.

Denbora gutxi izan dugun arren eta izan ditugun baldintzak ikusita, jardueraren bat antolatzeko gai izan gara.

Gaurko egunean jarraituko dugun programa honakoa izango da:

* 9:30 – 11:00 Fornite partida pribatua. Sartzeko, beharrezkoa da “En solitario” eta opciones personalizadas delakoan iesmendibhi kodea sartzea. Internetek aukera ematen badu, partida YouTubeko kanaletik emango dugu: https://www.youtube.com/channel/UCiV5ppuSbakzujjgWxPjRTA /

* 10:00 konfinamendu-espazioei buruz jasotako irudiekin egindako bideoaren argitalpena.

* 10:00 kirol jarduerei buruzko bideoaren argitalpena Fotoaktibatu.

* 11:00 Story Cubes dadoak botako ditugu (twitter eta instagram bidez argitaratuko dugu). Eta 13:00ak arteko epea emango dugu inprimaki baten bidez jasoko ditugun istorioak (idatziak edo audioak) pentsatzeko.

* 11:00 – 12:00 Xake txapelketa. Beharrezkoa da https://lichess.org plataforman erregistratzea eta txapelketara sartzea (https://lichess.org/tournament/dyDlH9pu).

* 11:00 – 13:00 Pinturillo2ren partidak. Twitter eta instagram bidez iragarriko dira mahaiak.

* 11:00 – 13:00 FIFA txapelketa. Inprimaki baten bidez izena ematea beharrezkoa izango da (10:30ak baino lehen), eta argibideak posta elektrikoan jasoko dira. Plataforman aurkaria gehitu beharko da, partida jokatu eta emaitzaren berri eman.

* 10:00. Artelanen berrinterpretazioekin bideoa argitaratzea.

* 13:00. Jaso ditugun errezetekin bideoa argitaratzea.

Twitter edo instagramen kontua duten pertsonek jarraitu eta jarduera batzuetan parte ahal izango dute hurrengo helbideetan:

https://www.instagram.com/iesmendibhi

Jarduera horietan parte hartzera animatzeko eskatzen dizuegu, honela pixka bat distraitzeko eta gure artean gehiago ezagutzeko balio dadila.

Eskerrik asko guztioi