Apirilaren 28ko komunikazioa

Familia agurgarriak

Espero dugu ondo egotea eta egoera ahalik eta hoberen eramatea. Gogoraratu nahi dizuegu zuen esanetara gaudela duzuen edozein zalantza, kexa edo iradokizun izanez gero.

Jakinarazi nahi dizuegu nolakoa izango den DBH eta 1. Batxilergoko ikasturtearen amaierako antolaketa, Hezkuntza Deparatmentuaren jarraibideak jaso ondoren.

Egon diren prentsaurreko eta prentsan atera diren informazioen gorabehera, ez da inolako aldaketarik egon promozio eta titulazio araudian, baina zentroak aukerak zabalduko ditu gainditu gabeko ebaluazioak berreskuratu ahal izateko. Dagokien irakasleekin batera ebaluazio horiek nola berreskuratuko diren berresteko eskatzen dizuegu. Eta eskatzen dizuegu berreskurapen horiei eman diezaiezuela mailaz pasatzeko duten garrantzi handia.

Onartzen dugu ikasturtea aurrez aurreko eskolarik gabe amaituko dugula eta, bestalde, Hezkuntza Departamentuak egutegian jada ezarrita dauden datak mantentzea erabaki duela. Horrela, ikasturte amaiera honela geratzen da:

  • Maiatzaren 8ra arte, beste maila batzuetako gainditu gabeko irakasgaiak eta ebaluazio jarraiturik gabeko ikasgaien lehen bi ebaluazioak berreskuratzeko hasierako aldia.
  • Maiatzaren 22ra arte, 3. ebaluazioko jarduerak. Jarduera hauek irakasleek baloratuko dituzte.
  • Maiatzaren 25etik ekainaren 5era, gainditu gabeko ebaluazioen errekuperazio-aldi arrunta.
  • Ekainaren 8tik 19ra, ezohiko berreskuratze-aldia.

Ohiko (05/25etik 06/05era) eta ezohiko (06/8tik 19ra) errekuperazio-aldietan, eskolak mantenduko dira dagozkion ikasgaiak berreskuratzeko.

Agur bero bat.