Ikasturte Amaierako datak

Onartzen dugu ikasturtea aurrez aurreko eskolarik gabe amaituko dugula eta, bestalde, Hezkuntza Departamentuak egutegian jada ezarrita dauden datak mantentzea erabaki duela. Horrela, ikasturte amaiera honela geratzen da:

3. Ebaluazioa

Maiatzaren 22ra arte, 3. ebaluazioko jarduerak. Jarduera hauek irakasleek baloratuko dituzte.

Ohiko azken ebaluazioa

Maiatzaren 25etik ekainaren 5era, gainditu gabeko ebaluazioen errekuperazio-aldi arrunta.

Errekuperazio-aldietan, eskolak mantenduko dira dagozkion ikasgaiak berreskuratzeko.

Ez-ohiko ebaluazioa

Ekainaren 8tik 19ra, ezohiko berreskuratze-aldia.

Errekuperazio-aldietan, eskolak mantenduko dira dagozkion ikasgaiak berreskuratzeko.