Maiatzaren 26ko Komunikazioa (2. Batxilergoa)

Familia agurgarriak

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabete konplexu hauetan zuek eta ikasleek erakutsitako ahaleginagatik eta inplikazioagatik.

2. batxilergoko ohiko ikas jarduera dgeoeneko amaitu da; orain berreskurapenak falta dira, hauek ekainaren 5ean amaituko dira.

2. Batxilergoko ikasleentzat ikastetxea irekitzeko aukerari dagokionez, tutoreekin kontsultatu eta gero, ikastetxeak falta diren asteetan (ekainak 8-22) BEUS prestatzeko egingo dren  irakaskuntza saioak on-line mantentzea erabaki du.

Aste honetan amaitu dira 3. ebaluazioko azterketak. Ekainaren 1, 2, 4 eta 5ean ohiko deialko berreskurapenak izango dira. Eta ekainaren 8an notak argitaratuko ditugu arratsaldean.

Denboraldi honetan, bi inskripzio-prozesu oso garrantzitsu daude zuen seme-alabentzat:

  1. Goi-mailako Lanbide Heziketaren inskripzioa.

Epea maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

On line edo aurrez aurre egin daiteke. http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/3134/oferta-e-inscripcion-en-ciclos-de-formacion-profesional-y-de-artes-plasticas-y-diseno 

Ziklo horietan izena emateak ez du behartzen gerora matrikula egitera.

Oso garrantzitsua da onarpen prozesuaren egutegiari adi egotea.

  1. BEUSerako inskripzioa.

Aurten, online bakarrik egingo da, hurrengo inprimakiaren bidez (https://drive.google.com/file/d/1fdzNGhNQCoZVa90vxI8kAE8FQbyt0Euz/view?usp=sharing), hau bete behar da eta institutuko bulegora bidali (admin1.iespursu@educacion.navarra.es).

Epea ekainaren 5ean amaituko da.

Ekainaren 8tik aurrera, dena gaindituta duten ikasleek, ordainketa gutuna jasoko dute. Ordainketa on line izango da, eta ordainketa gutuna jaso ondorengo 24 orduen barruan egin beharko da.

Bigarren deialdian titulatzen duten ikasleek ekainaren 26an jasoko dute ordainketa gutuna eta 24 ordu izango dituzte on line ordaintzeko.

BEUS proba NUP eta inguruko ikastetxe batzuetan burutuko da. Mendillorriko ikasleek non egin behar dituzten azterketak argitaratu bezain laister, zuei helaraziko dizuegu.

Prozesu hauei buruzko edozein zalantza izanez gero, galdetu diezaiekezue tutoreei.

Espero dugu zaudetela eta egoera ahalik eta ondoen eramaten zabiltzatela. Gogorarazten dizuegu zuen esanetara gaudela edozein zalantza, kexa edo iradokizun izanez gero.

Horrez gain, zentroa hobetzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu urtero bezala, Guraso Elkarteek diseinatutako, gogobetetasun-inkestaren bidez. Ekainaren 10a baino lehen osatzeko eskatzen dizuegu, eta kontuan izan puntuazioak 0tik 10era bitartekoak direla (eskuinerantz mugitu behar da azken zenbakiak ikusteko). Zenbakiak baino informazio gehiago ematen duten iruzkinen garrantzia ere gogorarazten dizuegu.

Milesker.

Agur bero bat.