2020-21 Ikasturtea

Jarraian 2020-21 ikasturteari buruzko informazio nagusiena agertzen da:

Eskola egutegia:

Orrialde honetan zehetasun guztiak daude.

Ikasturtea irailaren 6ean hasiko da DBH eta 1. Batxilergoko ikasleentzat harrera egunarekin, egun honek, abuztuaren bukaeran jakinaraziko dugun, ordutegi berezia izango du.

Batxilergoko ikasleek irailaren 5ean izango dute harrera.

Testu liburuak

Orrialde honetan testu liburuen zerrenda dago.

Kontutan izan DBHn liburu gehienak doakotasun programaren barnean daudela eta ez direla erosi behar. Erosi behar direnak hizkuntzen liburuxkak izaten dira.

Eskolaz kanpokoak

Urmendi Guraso elkarteak ikasturtean zehar egiteko eskolaz kanpoko jarduera batzuk proposatu ditu.

Informazio gehiago hemen eta taula hemen.

Garraioa:

Orrialde honetan aurtengo garraioari buruzko informazioa dago. Garraioaren antolaketa Hezkuntza Departamentuarekin adostu egiten da udan zehar.

Abuztuaren bukaeran, guztiz konfiguratuta dagoenean jakinaraziko dizuegu banaka zein izango den dagokizuen geltokia eta ordutegia.