EOIDNA Azterketak

Azaroaren 30era arte zabalik dago EOIDNAn izena emateko epeaLondon bridge

Aurten ere, EOIDNArekin batera, gure ikasleei Bigarren Hezkuntzako ikasketak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak uztartzea erraztuko dien hitzarmena prestatu dugu.

Programa honen bidez, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako aleman, euskara, frantses eta ingeles ikasketak egin daitezke.

Ikastetxeko irakaslea bazara, Irakasleak Egiaztatzeko Programan ere parte har dezakezu.

Jarri harremanetan zure ingeleseko, frantseseko eta/edo alemaneko irakaslearekin edo María José Vicenterekin (iesmendi-id1@educacion.navarra.es) matrikula egiteko interesa baduzu, eta gogoratu hizkuntza batean baino gehiagotan izena ematen baduzu deskontua izango duzula.

Anima zaitez! Aprobetxatu institutuan pasatzen duzun denbora Ziurtagiri Ofiziala lortzeko, erraz jarriko dizugu! We make it easy! Wir machen das einfach! On vous le rend facile!