Nafarroako Memoria Institutuarekin lankidetza hitzarmena.

Ikastetxeak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Memoria duten Eskolak programaren barruan.

Ezkerretik eskuinera Mendillorri BHIko Patxi Abasolo eta Erkuden Goñi, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari Josemi Gastón.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Memoriaren Institutuaren bidez, eta Iruñeko Mendillorri BHIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, irakasleen prestakuntza sustatzeko eta memoria belaunaldiz belaunaldi transmititzen duten ikasleekin jarduerak egiteko.