Articles Posted in the " Jarduera Osagarriak " Category

  • Scratch Day 2020

    Aurten ere SCRACTH DAY izenekoa ospatuko dugu, baina gauden egoera dela eta on-line egingo dugu. Saioa maiatzak 23an izango da, larunbata. Scratch ordenagailuak programatzen ikasteko sarrera atsegina da. Scratchekin istorio interaktiboak, jokoak eta animazioak programa ditzakezu — eta online komunitatean beste batzuekin partekatu. Scratchek jende gaztea sortzaileki pentsatzen, sistematikoki arrazoitzen eta taldelanean nola aritu ikasten […]



  • Oteiza Museoa

    Institutuko Plastika departamentuak koordenatu ditu Oteiza Museoarekin batera 2. DBHko ikasleei bideraturiko bisita gidatuak.  Jorge Oteizaren lana hizkuntza anitzetan garatzen da: eskultura, poesia, zinema edo arkitektura. Hori dela eta, bere ondarea aukera paregabea da forma, gorputza, espazio, hitza edo soinuarekin lotutako kontzeptuak esperimentatzeko. Jarduera osagarriaren argazki gehiago, hemen.


  • Vetera Cum Novis

    VETERA CUM NOVIS : zaharra eta berria Latina, Greko eta Kultura klasikoko  mintegiak Vetera cum novis izeneko ekitaldia antolatu du. Bertan, hainbat jubilatu gonbidatu genituen 4.mailako latineko klaseetara, beraiek irakasleen irakaspenak entzun eta haien beraien bizipenak ikasleekin partekatu ahal zitzaten, hau guztia antzinateko Erroma eszenatoki zelarik.  Ondoko audioan, hamargarren minututik aurrera entzun ahal duzue RNE1ean […]


  • Lacturale 2019

    Institutuko 3 maila osoa joan da Lacturaleren Esne Behien Interpretazio Zentrora landa-ingurunea aztertzera. Behitegiaren edukiez gain, bisita osoan zehar inguruko produktuak eta kalitatezkoak (denboraldikoak) hartzeko garrantziaz, bertako ekonomiaz, ingurumenaren zainketaz, animaliaren ongizateaz, gizarte erantzukizunaz, ohitura osasungarrieta, eta abarrei buruz garrantzizko aipaketak egin dira. Azkenik, Itxasperriko Santiago baseliza bisitatzeko aukera izan dute. Argazki gehiago ikusteko:


  • Atapuerca 2019

    I. Batxilergoko ikasleak Atapuercan egon dira. Bertan, aukera izan dute bizitatzeko arkeologia-aztarnategia baita Giza-Eboluzioaren Zentroa ere. Argazki gehiago, hemen.


  • Eureka! Museoa eta 2 DBH

    2 DBHko talde guztiek Eureka! Museoa bisitatu zuten zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Askotariko saiakuntzak esperimentatu zituzten Teknologia Departamentuko irakasleen laguntzarekin. Hona hemen argazki gehiago.



  • Land Art: Aintziraren inguruko kontzientziazioa

    Institutuko Laku proiektua martxan jartzeko asmoz, Plastika, Marrazketa Artistikoa eta Ikusmen Heziketa ikasgaien ikasleek instalazio artistikoak eraiki zituzten. Proiektuaren helburua da lakuaren zainketa eta kontserbazioa bultzatzea eta ekitaldi honen bidez, ikasleek aintzirarekiko konpromisu pertsonala hartu zuten. Instalazioak ikusi ditzakezu hemen.


  • Paleopatologia Nafarroako Museoan

    2. Batxilergoko ikasleek Nafarroako Museoan antolatutako Paleopatologia inguruko erakusketa bisitatu zuten. “Hezurretan inprimatutako bizitza. Paleopatologia Nafarroan” izeneko erakusketak historiaurretik XIX.mendera arte, haurdunaldiko 20 aste eta zahartzaroa bitartean 80 pertsona baino gehiagoko hezur-hondarrak aurkezten ditu.