Ikasle agurgarriak:
Dakizuen bezala mundu mailako osasunkrisialdi batean murgilduta gaude. Hau dela eta Gobernuak klase presentzialak bertan behera uztea erabaki du, beste neurrien artean. Kontutan izan hauek ez direla oporrak, lanean eta ikasten jarraitzeko ardura dugu eta duzue.
Tarte honetan egiten diren jarduerak ebaluagarriak izango dira eta normlatasunera itzultzen garenean azterketa eta frogetan sartuko dira.
Ikasgai bakoitzeko Classroom gela bat erabiliko da, irakasleek eskola-jarduera on-line manten dezaten.
Plataforman @educacion.navarra.es kontua erabiliz sartuko beharko zarete.
Posiblea da Classroom plataformara ordenagaiaren bidez konektatzea, baina ere mugikor edo tablet baten bidez.
(https://www.youtube.com/watch?v=Qi2vWQJO6ik – Gazteleraz dago)
Irakasleak plataformara konektatuta egongo dira, ikasgaiaren ohiko ordutegiari jarraituz. Zuek ere ordu horiek proposatzen diren jarduerak egiten eman beharko dituzue. Modu honetan duzuen edozein zalantza argitu edo azalpenak eskatu ahal izango dituzue.
Egoera horren aurrean, eta salbuespenezko neurri horiek COVID-19ren hedapena geldiaraztea lor dezaten, betiere Gobernuaren jarraibideei jarraituz, erantzukizun kolektibo eta sozialerako deia egiten dugu, prebentzio-neurri ofizialak zainduz. Azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela beste pertsona batzuekiko harremana murriztea, zaila bada ere.
Informazioa emango dizuegu egoera garatzen den heinean, honengatik egunero ikasttxearen webgunea, posta elektronikoa eta Classroom plataforma begira ezazue.
Agur bero bat.