Las alumnas del 4º del instituto, Cristina Ruedas Ballestero, de 4º C y Amaia Zapata Ulibarri, de 4º I, han sido premiadas en la IX Olimpiada del Mundo Clásico por las recreaciones artística y literaria, respectivamente, del mito de Píramo y Tisbe. Enhorabuena a las premiadas.
Más información en este enlace.
Texto de Amaia Zapata – 4I
Zure zain egon nintzen. Orduak pasa ziren. Etxera triste bueltatu nintzen. Gau osoa negarrez pasatu nuen. Zure ideia izan zenez, agertuko zinelaren itxaropena nuen. Ameslari hutsa izan nintzen. Hilabete batzuk ostean, jakin nuen udako arratsalde hartan zure gurasoek ez zintuztela ni ikusten utzi. Ez zenuela errurik izan. Pena, baina berandu zen jada. Arratsalde hartan zure zain egon eta gero, hurrengo goizean maletak egin eta herritik ospa egin nuen. Bizitza berri bat hasteko; zu gabe zoriontsu izan nintekeen batean. Ez nuen lortu. Egun osoan zeunden nire buruan, ezin zintudan atera, eta herritik amaren deia jaso nuenean, mundua oinetara erori zitzaidan. Banekien momentu hau helduko zela. Zu ni bezain triste zeundelaren sentsazioa nuen. Beraz, amaren deia jaso nuenean zer egin behar nuen jakin nuen. Tristuran murgilduta, herrira abiatu nintzen, azkeneko aldiz nire familiari agur esateko. Bai, nire familiari. Maite zenuen pertsonarekin deskantsatzea merezi zenuen eta ni ez nintzen inor hori geldiarazteko. Hau irakurriko ez duzun arren, jakin ezazu laister elkarrekin egongo garela eta zure oroimen ezabaezina nire bihotzean egongo dela betiko. Barkatu ama. Tisbe.