Antolakuntza eta funtzionamendua

  • Irakasleriaren sarrera ate nagusitik da eta ikasleriarena patioa zeharkatuz, bai eskola jardunaldiaren hasieran bai jolasaldian.
  • 8:30ean ate guztiak itxiko dira eta berandu iristen den ikasleria ate nagusitik sartuko da. Atzerapena justifikatu gabekoa izatekotan atezainek izenak hartuko dituzte eta familiei jakinaraziko die SMS baten bitartez. Ondoren ikasle hauek ikasgelara joango dira (ez dira pasabideetan geldituko) eta irakasleek gertaera erregistratuko dute. Justifikatu gabeko hutsegite edota berandutze pilaketa ikastetxeko bizikidetza araudiaren arabera kudeatuko da.
  • Eskola-saioek 55 minutuko iraupena dute eta txirrinak seinalatzen ditu hasiera eta bukaera. Berariazko ikasgeletara ez joatekotan ikasgela barruan geldituko dira pasabideetara atera gabe.
  • Batxilergoko D ereduan, ordutegiak 7. ordua dauka astelehenetik ostegunera.
  • Gelaren garbitasuna eta erabilpen egokia derrigorrezkoa da, hala nola barnean dagoen materialena ere. Ikasleek materiala zaindu eta egoki erabiliko dute.
  • Jolasaldian DBH-ko ikasleria patiora aterako da eta Batxilergokoa eraikinetik kanpora.
  • Educa notak jartzeko, hutsegite eta berandutzeak adierazteko erabiltzen dugun Hezkuntza Saileko kudeatzeko baliabidea da. Familia guztiek Educan sartzeko klabe bat daukate eta horrela informazio hori eskura ahal izateko eta haien ardura da egitea.
  • Agenda ikaslearen hezkuntza prozesuaren erregistroa da. Ikastetxe eta familiaren arteko komunikazioa agendaren bidez egiten da: hutsegiteen eta berandutzeen justifikazioak, oharrak, egin beharreko lanen apuntea, lortutako notak … Zaindu behar den dokumentu bat da, beraz ezin da margotu, galdu eta familiekin diren bileretan izan dezakegu.
  • Institututik baimendutako irteera (medikuarenera joateko …) ere agendaren bidez egingo da. Ikasleak atera behar duenean irakasleari eta gero atezainari erakutsi beharko die. Ikaslea adin txikikoa baldin bada, arduradun bat bere bila etortzea ezinbestekoa da. Horrela ezinean, agendan zirkunstantzia hau espres agertzea beharrezkoa izango da.
  • Tresna elektronikoak (telefonoak, mp4, argazki makina …) erabiltzea debekatuta dago eta Ikastetxeak haien ardura ez du hartzen (galtzeak, lapurretak, …). Araua bete ezean irakasleriak aparatua konfiskatuko du eta Ikasketa Buruari emango dio eta ikaslearen arduradunak bere bila joan beharko du.
  • Institutuan, elkarbizitzaren oinarria elkarrekiko errespetua da eta hezkuntza komunitatea osatzen dutenen arteko harreman egokiak izatea. Beraz, betebehar horietako bat behar bezala gauzatzen ez denean neurri hezigarriak hartuko dira. Neurriak hutsegite motaren arabera ezarriko dira. Jarri daitezkeen neurrien bitartez auto-kontrola eta autonomia pertsonala garatu nahi da.
Share