Edsger Dijkstra

Edsger Wybe Dijkstra  informatikaria izan zen.

Bere aurrerapen informatikoen artean, bide motzenaren arazoaren konponbidea dago, alderantzizko notazio poloniarra eta erlazionatutako shunting yard algoritmoa, THE multiprogramming system, bankariaren algoritmoa, eta prozesadoreak eta programak koordinatzeko asmatutako semaforoa. Dijkstrari zor zaion beste kontzeptu bat, banatutako informatikaren arloan, auto-orekarena da, sistemaren fidagarritasuna ziurtatzeko bide alternatibo bat. Dijsktraren algoritmoa lehenbizi bide motzenean erabilia da.

Baita ere, bere The Humble Programmer izeneko liburuan ateratako Software-ren krisia espresioa berari dagokio.  Turing saria irabazi zuen 1972-an.

Programazioko GOTO-ri buruz zuen iritziarengatik ezaguna zen, 1968. urtean Go to Statement Considered Harmful artikuluan atera zena. Dijkstra ALGOL-ren zale ezagun bat zen, eta hizkuntza horretarako lehen kompiladorea garatu zuen taldearen parte izan zen. Urte berdinean, estruktura hierarkikoa zuen lehenengo sistema operatzailea sortu zuen. THE (Technische Hogeschool, Eindhoven) izena jarri zitzazion, eta helburu didaktikoetarako erabili zen.

 

 

 

Informazio gehiagorako wikipedia bisitatu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.