Australia munduko herrialdeetan seigarren handiena da (azaleran), eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Australiaren barne Tasmaniako uhartea ere sartzen da, hegoaldean kokatua, baita beste uharte txiki batzuk ere. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Australia Ozeania kontinentearen barnean dago.
Hiriburua Canberra da, nahiz eta hiri handiena Sydney den.