Selektibitateko nota kalkulatzeko orria

Hemen selektibitateko nota kalkulatzeko kalkulu orri bat eseki dut.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko zein Euskal Herriko Unibertsitateko ponderazioak ditu.

Lehenengo bertsioa da, agian akatsak ditu oraindik, Izatekotan abisatu mesedez.

Oso erraza da erabiltzeko, ikasgai bakoitzaren notak jarri eta selektibitatean nota igotzeko ikasgaiak, zerrendatik aukeratu, baita egin nahi duzuen karrera ere (dakizuenez, honen arabera sartzeko nota alda daiteke).

selektibitatea

Lan hau CC-by-SA lizentziarekin banatzen da.

Oharra: Arazorik baduzue fitxategia irekitzeko, ods formatu estandarrean dago, openoffice.org eta libreoffice programa askeek irakur dezaketena.