Datu basea. Taulak.

Ezer egiten hasi aurretik datu baseak ze taula izango dituen eta taula bakoitzak ze eremu izango dituen argi izan behar dugu. Adibidez pelikulak agertuko diren taula bat egiten badugu, eremuak izenburua, aktoreak, zuzendaria, iraupena… izan daitezke.

Datu basea sortzeko hainbat pasusu jarraitu behar ditugu. Lehenik eta behin. Datu basearen programa ireki eta gero, datu base berria sortu nahi dugun edo jadanik existitzen den bat erabili nahi dugun galdetuko digu. Lehenengo aukera klikatu eta hurrengoari emango diogu.

taulak1

Ondoren, bai erregistratu eta ireki datu basea editatzeko aukeratu. Hau egin eta gero datu basea gordetzea eskatuko digu, nahi dugun karpetan gorde datu baseari eman nahi diogun izenarekin.

taulak2

Datu basea behin sortua eman beharreko hurrengo pausua beharrezkoak ditugun taulak sortzea da.

Taula sortzeko ezkerreko zutabean “taulak” sakatu eta ondoren sortu taulak diseinu ikuspegian aukeratu.

taulak3

Ondoren taula betetzen hasi beharko gara. Lehenengo beharrezkoak ditugun eremuen izenak sartu, hala nola, izena, NANa, jaiotze urtea… Gero bakoitzari dagokion eremu mota aukeratu behar dugu(testua,zenabakia,data..) eta bakoitzari eman nahi dizkiogun propietateak, bereziki testuak hala zenbakiak izango duen luzeera, aukera hau taularen beheko aldean ematen digu. Azkenik klabe nagusia ezarri behar da, hau da, erregistro bakoitza bereiztea ziurtatzen duena, nahi den eremuaren gainean saguarekin eskubiko botoia sakatuz.

taulak4

Klabe nagusia ezarri gabe gordetzera ematen badiogu programak automatikoki berak bakarrik bat zehaztea nahi dugun galdetuko digu.

taulak

Bukatzeko taula gorde eta lehioa itxi.

Orain datu basearen lehio nagusian sortutako taula agertuko zaigu. Klik bikoitza egin nahi dugun taularen gainean eta lehen finkatutako eremu bakoitzean nahi ditugun datuak sartu behar dira.

taulak5

Azkenik taula gorde eta lehioa itxi behar da. Beste taula batzuk sortu nahi baditugu pausu guzti hauek berriz ere errepikatu behar dira. Jadanik sortutako taula batean datu berriak sartu nahi baditugu nahi dugun taula klikatu eta bertan datu berriak sartu.

 

taulak6

Behin taulak sortuta haiekin lanean hasi ahal gara, kontsultak, inprimakiak eta txostenak sortuz.

Bukatzeko, aurreko guztia azaltzen duen bideo bat:

 [youtube]http://www.youtube.com/watch?v=hrJ-Zmg_v4s[/youtube]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.