ANIMALIA ABANDONUA

ANIMALIA ABANDONUA

Eguberrietan familia, elkartasuna, maitasuna, poza eta batez ere opariak dira, gai garrantzitsuenak. Txakur-kumeak ume askori gustatzen zaie eta askotan eskatzen dute opari gisa.

Animalia hauek ez dira arrainak edota dortokak bezalakoak, arreta gehiago eskatzen baitute.

Hasteko, txikiak direnean zertxobait itxaron behar da, txakurra kalera paseatzera atera ahal izan arte, oraindik ez dituztelako txertorik eta gaixotzeko arriskua handia dauzkatelako. Oso normala da, etxe barruan txiza egitea edote zertbait konturatu gabe apurtze, txikiak baitira.

Horretaz aparte, ohikoa da kumeak direnez,batzuetan, gauez negar egitea. Berehala ohitu egiten dira eta ez diezu hainbeste arreta jarri behar, baina egunean hiru aldiz ateratzea beharrezkoa dute, haien beharrak egiteko.

Txakur-kume bat izateak alde txarrak ditu, baina bere alde onak askoz hobeagoak dira.Txikia denean, eguna jolasten pasatuko du eta momentu oso onak pasatuko dituzu berarekin jolasean. Oso sentikorrak dira eta etxera bueltatzen zaren bakoitzean, pozez beterik etorriko zaizu agurtzera.

Ume askok eskatzen dituzte animalia hauek opari modura eta hasieran, oso gustura eta pozik egoten dira haiekin, baina asteak edo hilabeteak pasata nekatuz joaten dira eta gustatu ez zaien edozein opariren modura, kasurik egin gabe baztertzen dute haien maskota.

Hasiera batean, gurasoak saiatuko dira txakurra zaintzen, baina denbora pasata nekatuko dira eta azkenean kalean utziko dute, opari hura ez baita bere seme-alaben gustukoa izan.

Espainian urtero 250.000 txakur abandonatuak izaten dira eta bakarrik 400 adoptatuak.

Hau egiterakoan jendea ez da ohartzen edo ez da ohartu nahi, animalia horri egiten dion minaz. Animalia horiek, babesik gabe geratzen dira, kale gorrian, inolako baliabiderik gabe. Animalia horren etorkizuna amaiera ona izateko probabilitatea oso txikia da eta normalean, errepide-istripuetan edo gosez hiltzen dira.

perro triste bilaketarekin bat datozen irudiak

Zorte ona izaten dutenek, familia batek kalean hartzen du eta merezi duen etxea eta maitasuna ematen dio. Bestela, gerta daiteke, txakurtegi batera eramatea eta familia batek adoptatzeko zortea izatekotan, berriz beste familia batekin joatea. Baina hainbeste txakur abandonaturik izanda, azkenean txakurtegietan ez da hainbeste animaliarentzako leku nahikorik eta beraz, askotan, sakrifikatuak izaten dira.

Hortaz, hurrengo eguberrietan animaliaren bat oparitzeko intentziorik baduzu, bi aldiz pentsatu eta ziurtatu animalia horrek etorkizun zoriontsu bat izango duela.

 

 

 

https://pixabay.com/en/christmas-puppy-dog-christmasdog-1874259/ (IZENBURUKO ARGAZKIA)

http://www.publicdomainpictures.net/view-image.php?image=181305&picture=&jazyk=ES   (BESTE ARGAZKIA)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.