“RoboBee”

 

RoboBee” polinizatzeko gaitasuna duen droia

 

Guztiok dakigu, mundu honetan bizirik irauteko, erleek betetzen duten funtzioa ezinbestekoa dela eta horretarako erleak beharrezkoak direla. Haien lana landareak polinizatzea da, hauek fruituak eta haziak garatu ahal izateko.

Erle hauen desagerpena denbora luzeetik datorren kezka bat da, lehen esan dudan bezala, erleek planetako bizia bermatzen dute. Horregatik, Harvard unibertsitateko zientzialari talde batek, arazo honi aurre egiteko aukera bat aurkitu dute. RoboBee izeneko droi txiki eta autognomo bat sortu dute, landareak polinizatzeko gaitasunarekin.

Droi honen pisua 93 mili gramokoa da, eta txanpon baten anzteko altuera du. Alboetan 3 zentimetrotako bi hegal ditu, eta hauek 120 aldiz segunduko mugitzeko prestatuta daude. Hegalak mugiarazteko, zeramikazko tira batzuek bulkada elektrikoak jasotzen dituzte.

Iturria:http://www.aboutkevinma.com/pages/robobee.html

Etorkizunerako aukera ezin hobea da, baina bere aplikazioak ez daude mugaturik, eta askoren kezka da hauen erabilpen txarra. Adibidez, ziberespiotzarako. Horregatik Estatu Batuetako defentsa departamentua, droi hauek kontrolatzen dabil, hain txikiak izanik edozein tokietan sartzeko eta argazki bat ateratzeko gai direlako.

Oraindik asko geratzen zaie Harvardeko zientzialariei prototipo hau guztiz amaituta izateko, momentuz ezin da norabide zehatz batean egan ibili baina gutxienez airean egonkorra izatea lortu dute. Erronka gogor bat da zientzialari hauena, esan dutenez, bateria bat eta sentsoreak beharrezkoak dira funtzionatzeko eta gramo bat baino gutxiago pisatu beharko du.

Aritz Romo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.