SHARBAT GULA

 

Nor da ?

Sharbat Gula edo “afganiar neska” bezala ezagutua, pashtun etniako emakume bat da, Afganistaneko gerra zela eta, Pakistanera ihes egin behar izan zuena. Bertan, errefuxiatuen esparru batean zegoela, Steve McCurry argazkilariak errefuxiatu afganiarrei buruzko erreportajea egiten ari zela, argazki bat atera zion eta 1985ean National Geographic-eko azalean atera zen. Gaur egun munduko argazki famatuenetakoen artean ageri da.

 

File:Sharbat Gula.jpg

Iturria: https://en.wikipedia.org/wiki/File:Sharbat_Gula.jpg

-Argazkiaren atzean dagoen istorioa

Sharbak sei edo zazpi urte zituenean bere gurasoak bonben ondorioz  hiltzen ikusi zituen. Erasoak zirela eta, Afganistanetik ihes egin behar izan zuen, bere amona eta anai-arrebekin. Oinez joan ziren Pakistanera, astebete egon ziren ibiltzen mendien artean, kobazuloetan ezkutatuz hegazkinen beldur. Bidai hau Pakistaneko errefuxiatuen esparru bateko kanpai dendan bukatu zen. 12 urte zituen McCurryk argazkia atera zionean eskolan. Neska lotsatia zela kontatzen du McCurryk eta haserretu egin zela argazkia atera zionean.Argazkiak ikaragarrizko ospea izan zuen, neska honen begiradak Afganistanen gertatzen ari zena adierazten zuen.

Inork ez zekien nola deitzen zen edo non egongo zen, ea bizirik jarraituko zuen, baina 2002an, 17 urte geroago argazkilariak emakumea bilatzeari ekin zion, bidai asko egin zituen, baina azkenean aurkitu zuen Afganistanen, 1992an itzuli zen eta. 30 urteko emakume batekin aurkitu zen burka more bat zeramana, 13 urterekin ezkondu zena eta hiru alaba zituena. Sharbatek ez zekien argazkiak izan zuen ospea eta ez zuen inoiz argazki hori ikusi. Lehen aldiz ikusi zuenean lotsatu egin zen txal gorrian zituen zuloengatik. Berarentzat argazkiak ez zuen garrantzi handirik, nahiz eta ospe ikaragarria izan. Ez zuen ulertzen zergatik bere erretratuak hunkitu zuen mundua, ez zuen kontuan hartzen bere begien indarra. Berarentzat bere senarra eta alabak ziren garrantzitsuena.

Egunero goiz jaikitzen zen, egunsentia baino lehen eta otoitz egiten zuen. Errekara joaten zen ur bila, su-kaldatzen zuen, garbitzen zuen eta bere alabak zaintzen zituen. Bere senarrak bitartean hiriko okindegian lan egiten zuen. Sharbatek  bere izena idazten zuen, baina ez zekien irakurtzen. Berak izan ez zuen hezkuntza bat eman nahi zien bere alabei.

-Gaur egun

Sharbatek 44 urte ditu orain. Eta orain dela gutxi 15 egun kartzelan egon zen Pakistanen, dokumentazio faltsuagatik salatua. 14 urteko zigorra izan zitekeen, baina Afganistaneko gobernuak Sharbatekin bihozbera izatea eskatu zion Pakistaneri, esanez umeak zaindu behar zituela eta bere osasun egoera larria  zela, Hepatitis b du eta. Azkenean 15 eguneko giltzapetzea ospitalean  pasatu zuen gehienbat, tratamendua jasotzen.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.