Donald Trump: Nor aukeratu dute presidente izateko?

Donald Trump: Nor aukeratu dute presidente izateko?

Orain dela gutxi, inork ez zuen Donald Trumpi buruz hitz egiten. Ameriketako enpresaburu aberats bat zen. Baina ibilaldi politiko batean murgildu da, foko-mediatiko bihurtuz. Hurrengo lau urteetan munduko estaturik boteretsuenetariko baten lehendakaria izango da; eta batek daki zer egingo duen. Nor da Donald Trump?

Donald Trump hirurogeita hamar urteko enpresaburu estatubatuarra da, Amerikako Estatu Batuen berrogeita bostgarren presidente bihurtu dena, polemikaz beteriko kanpaina baten ostean. Boterera iristeko gizartearen arrazismo eta xenofobia bere alde erabili zuen eta Hillary Clinton garaitu zuen.

New York-eko Queens auzoan jaio zen, 1946an. Bere aita, etxeak saltzen aberastu zen higiezina zen eta bere ama, Eskozian jaiotako inmigrantea. Trupek ekonomia ikasi zuen Pensilvaniako unibertsitatean eta 1971ean, bere gurasoen enpresaren buru bihurtu zen. Hurrengo urteetan, eraikinak, kasinoak eta golf zelaiak eraiki eta berritzen eta eraikitzen aritu zen, eta 1966tik 2015ra «Miss» desfileak antolatu zituen. Hainbat proiektutan dirua inbertitu eta galdu eta gero, bankarrotan aitortu zuen bere burua, baina berriro aberastea lortu zuen.

Forbes aldizkariaren arabera, munduko 324. pertsonarik aberatsena zen 2016an, 4500 milioi baino gehiagoko dirutzaren jabe. Gaur egun, dorre eta kasino askoren jabe da munduko hainbat lekutan; esate baterako, Las Vegas, Atlanta, New York, Panama, Turkia edo Irlanda. Gainera, munduko golf zelairik handienetariko baten jabe da eta kirol desberdinen lehiaketak babesten ditu.

Trump dorrearen, haren bizilekuaren, barnealdea

Iragan politikorik gabeko lehen amerikar lehendakaria da. Hala ere, alderdi demokrata eta errepublikarrek aurkeztu zituzten hautagai desberdinen alde egon zen.2012ko hauteskundeetara aurkeztu behar zela esan zuen, baina azkennean ez zuen hautagaitza eman. New York-eko gobernadore izateko hautagaitza emango zuela ere esan zuen, baina 2016ko hauteskundeak arte ez zen inoiz hautagaietako bat izan.

Inkesta gehienak okertu ziren Hillary Clinton irabazle gisa iragartzean. Nahiz eta Hillaryk baino boto gutxiago lortu, elektore kopuru gehiago lortu zituen (AEB-tako hauteskundeetan estatu bakoitzean gehien bozkatu den hautagaiari estatu horri dagokion elektore edo boto guztiak ematen zaizkio) eta presidente bihurtu da. AEB,ak izan duen presidenterik zaharrena eta aberatsena da. Bere kanpainan irain ugari erabili zituen inmigranteen kontra, Mexikarren aurka bereziki, baina muturreko sektore batzuen babesa lortu zuen horrela.

Eztabaida handia sortu da Trumpek agindu dituen zenbait proposamenengatik; haien artean Mexiko eta AEB-ren artean harresi bat eraikitzea, ingurumena babesteko lege internazionalak haustea, inmigrazio baldintzak gogortutzea edo hitzarmen internazionalak haustea dira botoak lortzeko egin dituen proposamen aipagarrienak. Bere iritziak populista, nazionalista eta protezionista gisa deskribatuak izan dira.

Hala ere, sari batzuk lortu ditu; adibidez, Hollywood-eko famatuen pasalekuan izarra, unibertsitate batzuetako doktoretza, hainbat domeinu militar eta, nahiz eta harrigarria iruditu, 2016-ko bakearen Nobel saria irabazteko hautagaien artean dago.

Esan dituen astakeriek eraman dute Donald Trump boterera eta esandako gauza batzuk betetzea ezinezkoa dirudi. Baina zer gertatuko da beteko balitu?

 

 

 

 

Lehen argazkia: http://www.gettyimages.es/fotos/trump-tower

Bigarren argazkia: https://www.flickr.com/photos/gageskidmore/8566717881

AEB-tako hauteskunde sistema

Trumpen enpresa

Trumpen kanpaina presidente bihurtzeko

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.