Articles Posted by the Author:



  • Oteiza Museoa

    Institutuko Plastika departamentuak koordenatu ditu Oteiza Museoarekin batera 2. DBHko ikasleei bideraturiko bisita gidatuak.  Jorge Oteizaren lana hizkuntza anitzetan garatzen da: eskultura, poesia, zinema edo arkitektura. Hori dela eta, bere ondarea aukera paregabea da forma, gorputza, espazio, hitza edo soinuarekin lotutako kontzeptuak esperimentatzeko. Jarduera osagarriaren argazki gehiago, hemen.


  • Elkartruke Azoka

    Ikasturte honetan, Jasangarritasun Taldeak azoka berezia antolatu du Institutuan: Elkartruke Azoka. Komunitate osoak aukera izan du parte hartzeko, bai antolakuntzari dagokionez, bai elkartrukeak egiten. Helburuak dira kontsumo arduratsuaren inguruan hausnarketa egitea eta ekonomia jasangarria zabaltzea. Argazkiak eta bideoak hemen ikus daitezke.



  • Lacturale 2019

    Institutuko 3 maila osoa joan da Lacturaleren Esne Behien Interpretazio Zentrora landa-ingurunea aztertzera. Behitegiaren edukiez gain, bisita osoan zehar inguruko produktuak eta kalitatezkoak (denboraldikoak) hartzeko garrantziaz, bertako ekonomiaz, ingurumenaren zainketaz, animaliaren ongizateaz, gizarte erantzukizunaz, ohitura osasungarrieta, eta abarrei buruz garrantzizko aipaketak egin dira. Azkenik, Itxasperriko Santiago baseliza bisitatzeko aukera izan dute. Argazki gehiago ikusteko:


  • Atapuerca 2019

    I. Batxilergoko ikasleak Atapuercan egon dira. Bertan, aukera izan dute bizitatzeko arkeologia-aztarnategia baita Giza-Eboluzioaren Zentroa ere. Argazki gehiago, hemen.


  • Eureka! Museoa eta 2 DBH

    2 DBHko talde guztiek Eureka! Museoa bisitatu zuten zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Askotariko saiakuntzak esperimentatu zituzten Teknologia Departamentuko irakasleen laguntzarekin. Hona hemen argazki gehiago.



  • Azaroaren 25

    Azaroaren 25an, genero indarkeriaren kontrako eguna dela eta, bai ikasleek bai irakasleek parte hartu zuten ekitaldi desberdinetan, institutuko Koedukazio Taldearen koordinazioari esker. Ekitaldien argazkiak eta bideoak hemen aurki ditzakezue.