Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ikastetxeko hezikidetza proiektuko kideek antolatutako hainbat dinamiketan parte hartu dute ikasleek. Aurtengo helburua familien eta ikasleen genero indarkeriaren inguruko bizipenak biltzea eta hausnartzea izan da.
Familien parte hartzea sustatu nahi izan da aurten eta horretarako, beraiein bizipenak kontatzen dituen gutun anonimoak idaztera animatu genituen . Gutun horiek ikastetxean jarritako postontzi moreetara bota zituzten:
Ikasleei dagokienez, gelan gaiaren inguruko unitate didaktiko bat landu zen, ikasleek beraien inguruan eta gizartean dagoen genero indarkeriaren benetako egoerari buruz hausnartu zezaten. Unitatea landu eta gero, post it batean idatzi behar izan zituzten gogoetak eta eraikin bakoitzeko sarreran jarritako panel batean itsatsi. Bideo honetan jardunaldiaren laburpena ikus dezakezue: