Otsailaren 4an, “Memoria duten Eskolak” hezkuntza-programaren barruan, Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien Batxilergoko 1. mailako ikasleak Gayarre antzokira joan dira “Fuego. Mapa de las ruinas de Europa” antzezlana (La Joven Konpainia, Madril) ikustera.
Bigarren Mundu Gerraren atarian dagoen eta gerren arteko alemaniar gazteak protagonista dituen lan honekin, gure ikasleek nazismoaren gorakadaz eta gazte manipulatuen dramaz hausnartzeko aukera izan dute. Emanaldiaren ondoren, ikasleek aukera izan dute talde artistikoarekin antzerkiari buruzko gogoetak partekatzeko.
Aukera bikaina izan da gure ikasleek gogoeta egin dezaten jendarte askoz justuagoa eraikitzeko eta desberdinarekiko gorroto-adierazpen guztiak baztertzeko.