Ikastetxeko euskara taldeak lehen piropo lehiaketa antolatu du euskara modu sortzaile, ez sexista, adierazkor eta ludikoan zabaltzeko asmoz.
“Piropoak maitakorrak bai baina ez dira leialak, ez dira bihotzeko azukre koxkorrari bakarrik esatekoak: jende gehienak du ezaugarri piropogarriren bat. Baina denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoagoak baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak”.
OINARRIAK
- Nork har dezake parte? Euskaraz dakien ikastetxeko ikasle orok.
- NOLA AURKEZTU: Folioerdi batean idatzia, alde batetik piropoa eta beste aldetik ikaslearen izen-abizenak eta taldea.
- NON AURKEZTU: Euskara Mintegian egongo den kutxa batean (beheko solairuko megamintegian).
- AURKEZTEKO EPEA: Maiatzaren 7tik 23ra.
- SARIA: 30 euroko txekea ELKAR musika eta liburu dendan erabiltzeko eta ROKOPOLISERA joateko sarrera 6 lagunentzat.
Animatu eta parte hartu!
Esaldi bakar baten truke saria jaso eta… zeinek daki?
Trena izango banintz, zure gorputzeko geltoki guztietan egingo nuke parada
Gure adiskidetasunaren sustraiak Gernikako arbolarenak baino iraunkorragoak dira.