Abenduaren 17an Mendillorri BHIko 2. Batxilergoko ikasleek “Vencidos” antzezlana ikusi dute auzoko Civivox-en. Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak antolatu du ikuskizuna, “Memoria duten Eskolak” Hezkuntza Programaren baitan.
Miguel Goikoetxandiak idatzi eta zuzendutako antzezlanak gatazka-egoera batean jaiotako emakume belaunaldi baten istorioa kontatzen du, euren familiak sakrifizio eta ahalegin handiekin aurrera atera behar izan zituztenak. Juany bezalako emakumeak, Gerra Zibilean lehen egunetan ama galdu zuen Leringo neska bat.