Guraso agurgarriak:
Eskutitz honen bidez, IES Mendillorri BHI ikastetxeak, ikasleen harrerarekin iraliaren 6ean hasiko den, 2017-18 ikasturte berrira ongietorria ematen dizue, bertan zuzendaritza taldeak eta tutoreek hartuko dituzte eta ikasturtearen gaineko informazioa emanen die.
DBHko Ikaslego guztia ikastetxean egongo da 12:30ak arte. Eskola garraioa dutenek autobusa hartu ahal izango dute ikastetxeko geltokian ordu horretan. [ordutegia orriaren azpialdean dago]
Autobusen ibilbideak eta ordutegiak
Berria: Komunikazio eta kalifikazioen jakinarazpena
Joan den ikasturtean IES Mendillorri BHI Ikastetxe Jasangarrien programan sartu zen, honen helburua gure planetaren ingurugiroaren baldintzak hobetzea da. Hartu zen neurrietako bat paperaren kontsumoaren murrizketa izan zen.
Azken urteotan ikusi dugu ikasleei paperean emandako dokumentazioa ez dela beti familietara iristen.
Gainera teknologia berrien normalizazioak (internet, mugikorrak, email,…) komunikazioa arintzen du eta mezua jasotzen dela ziurta dezake.
Arrazoi guzti hauengatik, 2017-2018 ikasturtetik aurrera kalifikazio eta komunikazioak bide elektronikoetatik banatudko dira (EDUCA eta posta elektronikoa).
Irailean zehar posta elektronikoak eta EDUCAko sarbideak egiaztatuko ditugu.
Komunikazioak paperean jasotzen jarraitu nahi izanez gero, idatziz eskatu beharko da.
Harreren ordutegia hurrengoa izango da:
1. eta 2. DBH/ESO (Aintzira Eraikina ):
-
A/G ereduko ESO 1. maila: 9:30etan.
-
D ereduko DBHko 1. maila: 10:00an.
-
A/G ereduko ESO 2. maila: 10:30an.
-
D ereduko DBHko 2. maila: 11:00etan.
Ikasle hauek Aintzira eraikineko patio estalian egon beharko dute dagokien ordua baino bost minutu lehenago.
3. eta 4. DBH/ESO eta batxilergoa (Urak Eraikina):
-
A/G ereduko ESO 3. maila: 9:30etan.
-
D ereduko DBHko 3. maila: 10:00an.
-
A/G ereduko ESO 4. maila: 10:30ean.
-
D ereduko DBHko 4. maila: 11:00ean.
-
A/G ereduko Batxilergoko 1. maila: 12:00etan.
-
D ereduko Batxilergoko 1. maila: 12:30an.
-
A/G ereduko Batxilergoko 2. maila: 13:00an.
-
D ereduko Batxilergoko 2. maila: 13:30an.
Ikasle hauek Urak eraikineko sarrera nagusian egon beharko dute dagokien ordua baino bost minutu lehenago.
Aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat,
Asier Urío
IES Mendillorri BHIko zuzendaria