Covid-19 pandemiaren ostean, eskolaz kanpoko jarduerak berriro ere bueltatu dira gure ikastetxera.
Apirilaren 3tik 5era 4. DBHko ikasleak Calafellen izan ziren ikasbidaian. Beren ikasbidaiaz gozatzeko aukera izan zuten eta baita hainbat ekintzetan parte hartzekoa ere.
Hala nola, lehen egunean, Huescan lehen geldialdia egin zuten eta paintballen ibiltzeko aukera izan zuten. Bertan bazkaldu eta Calafellera abiatu ziren. Han denbora librea izan genuen hurrengo egunera arte.

Bigarren egunean, Bartzelonako Cosmocaixa museoa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan, urperatutako basoko animaliak, unibertsoko zein gizakien inguruko hainbat erakusketa eta orain dela milioika urtetako fosilak ikusteko aukera izan zuten.
Ondoren, Bartzelonako hainbat leku interesgarri ezagutu zituzten, Ana tour gidariaren laguntzaz.
Eguna bukatzeko, Osasunak Errege Kopako finalerdietako partida jokatzen zuenez, hoteleko terrazan izugarrizko giro polita sortu zuten, hotelean zeuden beste ikastetxeetako zein ostatu hartuta zeuden gainontzeko guztiekin batera.

Azkenik, azken eguna Port Aventuran igaro zuten.

3. mailako ikasleek, bestalde, Hondarribiko udaleku batean parte hartu zuten apirilaren 24, 25 eta 26an. Jardueraren helburua, “Zure bizitzaren erronka” izenekoa eta Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatua, ikasleek azken egunean gizarte-ekintzailetzako proiektu bat sortzea izan zen, aurreko egunetan ikasitako guztiarekin.


