Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ikastetxeko hezikidetza proiektuko kideek antolatutako hainbat dinamiketan parte hartu dute ikasleek. Aurtengo helburua emakumeok pairatzen ditugun desoreka eta desberdintasun egoerak identifikatzea, aztertzea eta hauen inguruan hausnartzea izan da. Horretarako, ikastetxeko sarreran balantza bat jarri da; balantzaren alde batean genero-berdintasuna posible egiten ez duten alderdiak jarri dira, eta, bertze aldean, balantza orekatu ahal izateko proposamenak.