Testua: Paula Lasaga
Otsailaren 13an, Administrazio Kudeaketako 2. mailako ikasleek finantzen mundu erreala gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, Caja Rural de Navarra-ko profesionalen eskutik.
Saioa aurrez gelan landutako edukiekin lotu zen, eta horri esker teoria eta praktika uztartu ahal izan zituzten. Besteak beste, honako gai hauek jorratu zituzten:
- Inbertsio-funtuak
- Errenta finkoa eta errenta aldakorra
- Akzioak eta zor publikoa
- Burtsako indize nagusiak, hala nola IBEX 35a, eta New Yorken kotizatzen duten balioak
- Txinako merkatuaren ezaugarriak eta politikaren eta finantza-merkatuen arteko lotura
Jarduera honek ikasleen gaitasun profesionala indartzen du, finantza-sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzeko eta etorkizunean erabaki ekonomiko informatuak hartzeko tresnak eskainiz.

