Ikasturte honetako otsailaren 3an eta 10ean, astelehena, Iruñeko Udalaren FIRA programari esker, DBHko 1. mailako gure ikasleek Carles García Domingo ahozko narratzaile ezagunaz gozatu ahal izan dute. Hark, soinujole batekin batera, Ana María Matuteren Los niños tontos ipuin liburuko ipuin ospetsu eta interesgarri batzuk kontatu ditu.