Euskal ahozkotasuna tradizio klasikoari eutsiz
Aurtengo ikasturtean Batxilergoko 1.mailako Oratoriako ikasleek alegia klasikoak landu dituzte “Ahozko hizkuntza gelan irakastea” hezkuntza proiektuaren barnean, bere irakasleak ikastaro horretan eman zuelako izena.
Horretarako, alegia literatur-genero gisa ezagutu, alegia klasikoen euskal itzulpena, Bixenta Mogel-ek egina, irakurri eta bere eran egokitzea jendaurrean kontatzeko izan dute eginbehar.
Lan honen bitartez, geure institutuan gauzatu den proiektu polita, nire ustez, plazaratuko nahi dizuegu.
Bideo grabazioak egin zaizkie ikasle guztiei eta testuekin batera, ikusi ahal izango dituzue dokumentuan haien izenetan klikatuz.
Eskerrik asko nire ikasleei emandako laguntzarengatik,
Eskerrik asko jarritako gogoarengatik eta
Zorionak emaitzarengatik.Amaia Zubillaga, Latin eta Oratoriako irakaslea.
Alegia, tradizio handiko literatur-generoa
Alegia ekialdean jatorria duen literatur-genero herrikoia da. Bertan, animaliak edo landareak izaten dira narrazio laburraren protagonistak. Gainera, kontakizun horien amaieran irakaspen morala agertu ohi da.
Mendebaldeko literaturan, Esopo dugu lehenengo alegiagilari, Grezian; Erroman, Augustoren garaian, Fedro. Eta orduz geroztik, ugari izan dira genero hau jorratu duten europar idazleak: La Fontaine frantsesaz, G. Lessing, alemanieraz, J. Gay, ingelesaz edo Samaniego, gazteleraz, besteak beste.
Euskarari dagokionez, Bizenta Mogelek (1782-1845) leku berezia betetzen du euskal literaturan: alde batetik, bera izan zelako alegiak euskarara ekarri zituen lehenengo idazlea, eta bestaldetik, euskeraz idatzi
lehenengo emakumea izan zelako, bere garaian ohikoa ez bazen ere.
Alegiak ez dira soilik entretenimendurik; ez dira soilik haurrei zuzenduriko ipuinak. Haien atzetik mezua kritikoa eta didaktikoa aurkitzen dugu, Mogel-en garaian, baita gaur egun ere bizitzara aplikagarria. Animaliek eta landareek esaten digutenaz haratago joan beharra dago.
Hemen dituzue ikasleek egindako bertsioak. Disfruta itzazue!!