Batxilergoko 1. mailako Ander Miranda 3. postuan sailkatu da Matematika Olinpiadetako Nafarroako fasean, pasa den urtarrilaren 21 eta 22an NUPen ospatutako saioetan. 48 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan.
3. postu horrekin Anderrek hurrengo faserako txartela ere lortu du: Elxen ospatuko da maiatzaren 6tik 9ra.
Bere aldetik, Irene Iribarrenek Emakumezkoen Europako Matematika Olinpiadako hurrengo faserako sailkatzea lortu du. Hurrengo fase horretan Leire beste 15 neskarekin lehiatuko da Europako txapelketarako dauden 4 postuetako bat lortzeko saiakeran.
Anderrekin eta Irenerekin batera Eki González (DBH 3I) eta Leire Larrartek (Bach 2B) ere parte hartu dute Nafarroako fasean. Lehiaketa hau prestatzeko Javier Ortiz, Mikel Beaumont eta Iker Irañeta irakasleen laguntza izan dute ikastetxean. Gainera, urritik hasita eta urte amaiera bitartean NUPen prestaketa saioetan parte hartu dute larunbata goizetan.
Badakigu dagoeneko prestatzen ari zaretela, eman egurra!