Lehen Hezkuntzako 6. mailan dauden ikasleen familientzat ate irekien jardunaldiak egun hauetan izango dira:
- Otsailaren 24an AG ereduko ikasleen familientzat
- Otsailaren 26 an D ereduko ikasleen familientzat (elebitan).
Arratsaldeko 17:00etan hasiko diren bi jardunaldietan, eskaintza akademikoa azaltzeaz eta instalazioak erakusteaz gain, ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren berri ere emango zaie familiei.
Jardunaldi horiek familientzat baino ez dira izango. Ikasleek aurrerago edukiko dute aukera ikastetxea ezagutzeko beren jatorrizko ikastetxeek antolatuko dituzten jardunaldi berezietan.
Beste maila batzuei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan iesmendillorribhi@educacion.navarra.es helbidearen bidez.