Matematika departamenduak aurre-olinpiada lehiaketa antolatu du, hauek dira oinarriak:
-
DBHko lehenengo zikloko ikasleei zuzendua. Bi kategoriatan banatuko da lehia, DBH 1.maila eta DBH 2.maila, bakoitzean 30€ ko saria (opari txekea) egonen da.
-
Kategoria bakoitzean lau problema ebatzi beharko dira eta froga presentzial bat egingo da.
-
Matematikako mintegiak Ikasgela Birtualean jarriko du maila bakoitzari dagozkion problemak, ondorengo web orrian:
Miscelánea -> concursosMATElehiaketak
http://iesmendillorribhi.educacion.navarra.es/moodle/course/view.php?id=102
Parte hartu nahi duten ikasleei irakasleek fotokopiak banatuko dizkiete.
-
Problemen ebazpena bakarkako lanean egingo da, gelatik kanpo eta folio edo DIN A4 tamainako orrietan entregatu beharko dira matematikako irakasleei. Bertan parte hartzen duen ikaslearen izena eta zein mailatakoa den adierazi beharko da.
-
Problema ebatziak aurkezteko epe muga:
-
I eta II problemak: apirilaren 1a
-
III eta IV problemak: apirilaren 14a
-
Presentziazko froga egin ahal izateko nahitaezkoa izango da gutxienez hiru problema aurkeztea. Froga apirilaren 29an izango da, asteartea, 4.saioan.
-
Lehiaketaren amaieran, mailetako bakoitzean, lehenengo klasifikatuek diploma bana jasoko dute eta DBH 2.mailako sailkatuek Nafarroako “TORNAMIRA” Olinpiada Matematikoan parte hartuko dute.
-
Kontutan hartuko diren atalak:
-
Ebazpenaren originaltasuna eta sinpletasuna.
-
Informazioaren erabilera eta ulerkortasuna.
-
Arrazonamendu argia.
-
Aurkezpena, ortografia akatsak eta garbitasuna.