Ikasturte honetan AINTZIRA eraikineko zenbait ikaslerekin Autoezagutza Proiektua jarri dugu martxan.
Proiektu hau ikasle batzuekin lan egiteko modu desberdinak bilatzeko beharretik sortu da: ikastetxe barruan saskibaloia bezalako jarduera baten bidez, jarrera, ohiturak, jokabidea edota motibazioa bezalako arloak landuz, emaitza akademiko hobeak lortzea eta ikastexearen parte izatea izan da helburua. Bide horrek ikastetxearen eta Nafarroako Saskibaloi Federazioaren arteko plangintza eta lankidetza dakar, modu altruista batean proiektu hori praktikan jartzeko.
Pasa den ekainaren 5ean proiektuaren “denboraldiaren” amaiera ospatu genuen 3 x 3ko txapelketa azkar batekin. Programako ikasleez gain DBH 1. eta 2. mailako beste ikasle batzuk ere parte hartu zuten final arrakastatsu honetan. Datorren ikasturtea hasteko zai gaude iada programari jarraipena emateko!
ESTEKA HONETAN klitatuta txapelketako argazkiak aurkituko dituzue.