Urriaren 28tik hasita eta azaroaren 9a bitartean Aintzira eraikineko atarian erakusketa egongo da ikastetxeko baratzeko zenbait produkturekin.
Erakusketa bisitatzeko eta antolatu diren bi lehiaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu: “Asma ezazu kuia erraldoiaren pisua” eta “Kuiarekin egindako errezeta lehiaketa”.
Azaroaren 3, 4, 5, 8 eta 9ko atsedenaldietan AA eta UCEko ikasle eta irakasleak erakusketaren ondoan egongo dira hazien elkartrukea egin eta lehiaketetako erantzun eta proposamenak jasotzeko.
Asma ezazu kuia erraldoiaren pisua
Lehiaketan parte hartzeko idatz itzazu zure datuak eta erantzuna orri batean eta kutxan sartu. Pisua asmatzen baduzu baratzeko produktu sorta baten zozketan sartuko zara.
Kuiarekin egindako errezeta goxoena
Ezagutzen al duzu kuiarekin egindako errezeta goxoren bat? Parteka ezazu gurekin eta parte hartu lehiaketan. Parte hartu ahal izateko irakasle arduradun batekin taldea osatu beharko da eta errezeta aurkeztu.
Talde irabazleak ikastetxeko sukaldean errezeta hori prestatzeko kuia zati bat jasoko du sari bezala.