Ostiral honetan, azaroak 27, UCEko ikasleek lehen landareak jarri dituzte Aintzira eraikineko baratzean.
Aurretik, orientazio mintegiko irakasle batzuek osatzen duten baratzeko batzordeak gogor lan egin du ingurua prestatzeko. .
Jarduera hauek “Eskola baratza. Erein eta bildu” proiektuaren parte dira, UCE, PMAR eta Ikasgela Alternatiboko ikasleentzat bereziki zuzenduak. Hezkuntza Departamentuak bigarren urtez jarraian babesten du ekimen hau Berrikuntza Proiektu bezala.