Apirilaren 24an, “Memoria duten Eskolak” programaren baitan, Nafarroako Memoriaren Institutuak “Basoak” euskarazko antzezpena eskaini die DBHko 4. mailako ikasleei. Aurretik “Basotik itsasora” dokumentala landu genuen ikasgelan. Errenteriako DantzaZ taldeak baso bihurtu digun ikastetxeko patioa. Basoa, gune majikoa, baita beldurgarria ere. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua…
Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izan dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.