Apirilaren 10ean, DBHko 4. mailako ikasleek parte hartu zuten Sartagudako Memoriaren Parkeko Belaunaldien arteko V. Topaketan, 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorioz eraildako pertsonen senideekin. Nafarroa Garaiko 10 ikastetxeko 800 ikasle inguruk dozena bat seniderekin egin dute topo Nafarroako Memoriaren Leku enblematiko honetan. Memoriaren Nafarroako Institutuak Memoriadun Eskolak programaren barruan antolatzen dituen jarduera esanguratsuenetako bat da.
Ekitaldiak goizeko 10:00etan hasi dira, ikastetxeek Memoriaren Parkean egindako harrerarekin eta ekitaldiaren aurkezpenarekin. Ondoren, taldetan banatuta, ikasleek elkarrizketak izan dituzte eraildako pertsonen senideekin, eta, ondoren, Idoia Iribertegui artista plastikoak eta Jara Calvo poetak zuzendutako Memoria Tailerretan jarduera artistikoak egin dituzte. Sartaguda herriko Memoriaren ibilaldia egiteko aukera ere izan dute.