Bioletan ereiten, berdintasunean hazten lelopean Berdintasunaren Lorategia landatu dugu institutuan. Proiektua iazko indarkeria matxistaren aurkako egunean abiatu zen, Aintzira eraikineko ikasleek egindago bioleta landaketa batekin. Lehen asmoa zen urtebete beranduago behin betiko landareak jarrita amaitu izana baina eguraldiak ez zuen baimendu. Beraz urte hasieran 3. PMAR, 2.UCE eta 2ESOko ikasle batzuekin amaitu da landaketa.