Ohore handia da Mendillorri BHIrentzat harro betetzen gaituen albiste hau partekatzea: gure ikasleak, Iker Hualde Vacak, 2024-2025 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari berezietako bat jaso du.
Hezkuntza Departamentuak ematen duen aitortza honek Nafarroa osoko espediente akademiko onenak dituzten ikasleak saritzen ditu, gure institutuan egindako bidean erakutsitako ahalegina, iraunkortasuna eta bikaintasuna balioan jarriz.
Zorionak, Iker! Zure dedikazioa eredugarria da kide guztientzat.

