Testua: Itziar Oria
Apirilaren 21ean Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, Datu Zientzietako VI. Gymkanaren finala egin zen. Bertan, IES Mendillorri BHI institutuko DBH 1eko bost ikaslek, hainbat erronka matematiko egin ondoren, 1. eta 2. DBHko kategorian irabazleak izan ziren.
Ekimen honen helburua ikasleen pentsamendu kritikoa, metodo zientifikoa eta eguneroko bizitzan datuen analisia ulertzeko gaitasuna sustatzea da. VI. edizio honetako gai nagusia 9. GIH izan da: Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura. Zorionak Hodei, Luka, Eneko, Lorea eta Alain!!





