DBH 1eko ikasleek Guda Zibilean gertatutakoak landu dituzte Historia Departamentua eta Euskara Departamentuaren arteko lan baten bidez; lanketa honi amaiera emateko, “Botilen hilerria” eta haur erbesteratuen gutunen erakusketa egin dute.
Historia Departamentuak (Uraitz Pulidok) testuinguruan kokatu du, gertaera hauek gure historian izan zuten eragina ikustaraziz. Era berean, testugintza lantzeko, euskara departamentutik (Nagore Goñi eta Ainhoa Fernández) landu da gutun informalaren egitura.
Ikasleak Ezkaba espetxeko presoen rolean edota haur erbesteratuen rolean sartu dira eta gutunak idatzi dizkiete haien senitartekoei. Idatzizko lana egin ostean, patiora atera dira eta Botilen Hilerria sortu dute batzuek; besteek, haur erbesteratuen gutunen erakusketa egin dute.
Lan hau guztia, Mendillorri BHIn abian den Memoria Historikoaren proiektuan sartu behar dugu eta abian jartzeko proiektu honetako bi kide, Irantzu Senosiain (Pedagogia Terapeutikoko irakaslea) eta Uraitz Pulido (Geografia eta Historiako irakaslea) izan ditugu sustatzaile.